Mikel Urkola, musikaria: “Musikak ilusioa eta poza ematen dit, suspertu egiten nau”
2019/11/22
09:41
eta kitto!
Orain dela bost urte azken diskoa kaleratu ondoren, beste bat grabatu du Mikel Urkolak. ‘Los caminos del amor’ izenburua du eibartarraren lanak eta maitasuna da diskoaren ardatza. Bederatzi abestitan hain eibartarrak diren doinu latinoamerikarrak landu ditu Urkolak eta LegarRec estudioan egin du grabazioa Walter Tuzzeoren laguntzarekin.
- ‘Los caminos del amor’ izeneko diskoa kaleratu duzu. Nolako bideak ditu maitasunak?
Oso bide ezberdinak ditu. Batzuk oso politak dira, beste batzuk gaizki irteten dira, eta gauza politak eta txarrak nahasten dira hainbat bidetan. Maitasunean denetarik dago eta diskoan bide guztiak sartzen saiatu naiz. Maitasunak eta desamodioak daude, baina maitasunaren inguruko abestiak dira diskoko pieza guztiak. Hau izan da beti nire estiloa.
- Bizitako esperientziatik abiatzen zara?
Ez, diskoko istorio gehienak asmatutakoak dira. Ezin zara identifikatua sentitu gauza ezberdinak kontatzen dituzten bederatzi abestitan. Beste pertsona baten azalean jartzen naiz abestian sortzeko orduan, eta bere bizimodua, pentsamenduak eta abarrak nolakoak izango liratekeen pentsatzen dut.
- Nola egiten duzu abestiak konposatzeko?
Melodia eta letra batera etortzen zaizkit, trobadoreek bezala, eta, gero, garatu egiten ditut. Adibidez, gauean abesti batentzat zerbait bururatzen zait eta, abiada hartu ondoren, goizean landu egiten dut.
- Nolako prozesua jarraitu duzu diskoa grabatzeko?
Lehenik, gitarrarekin abestiak konposatu nituen eta Josu Muñoari bidali nizkion moldaketak egin zitzan. Gero, Legarreko estudiora joan ginen Walter Tuzzeorekin abestiei azken zertzeladak eman eta grabatzeko. Hala ere, abestiak nahiko natural irten dira. Diskoko bederatzi abestiez gain beste hiru editatu nituen, baina niretako gorde ditut. ‘Mi alma vagara’ da abestietako bat eta Nathali Chuchon kantari peruarrak Coliseoan abestu zuen Eibarko Musika Bandarekin. Bestetik, primizia bat emango dizuet. Gabonetako kanta baten bideoa grabatu dut aste honetan Coliseoan, ateak itxita. Abesti hau ez dago diskoan eta, bideoa grabatu ondoren, interneten zabaltzea da asmoa, Gabonak zoriontzeko. “Bihotza bigundu eta haurtzaroa hurbilago sentitzen da”, dio abestiak. Eta datorren urtean beste disko bat egitea da nire nahia. Letrarik ez duen Ennio Morriconeren abesti bat sartu nahi dut, pelikula batekoa. Asko gustatzen zitzaidan eta letra jarri diot, eta abestiak SGAEn erregistratzen ditudanez, SONYrekin berbetan nabil kantua grabatu ahal izateko.
- Zein musika-estilotako abestiak daude diskoan?
Baladak, boleroak, runbak eta corrido mexikarrak daude. Abesti guztiak gustatzen zaizkit, baina lehenengoa, ‘Adios amor’, asko gustatu zaio jendeari. 150 CD kaleratu nituen eta 120 banatu ditut. Jendearen iritziak entzunda, bakoitzari abesti bat gustatu zaiola ikusi dut. Askotariko CDa egiten saiatu naiz.
- Walter Tuzzeo eta Josu Muñoaren laguntza jasotzeaz gain, jende gehiagok kolaboratu du diskoan?
Josu Muñoa maisuak MIDI instrumentuen (digitalak) bitartez moldatu ditu abestiak (bibolinak, tronpetak...), baina MIDI instrumentu batzuen ordez benetakoak sartu ditugu soinu errealagoa lortzeko. Horrela, Juan Luis Aguirrek pianoarekin lagundu digu, Kike Martinek bateria eta perkusioarekin, Bernardo Aguilerak rekintoarekin, Marisol Arrillagak soinuarekin, Mirari Azkunek trikitixarekin, Fran Retenagak gitarra akustikoarekin eta Bea Lahidalgak txaloekin. Gainera, Tuzzeok baxua jo du eta Muñoak pianoa.
- Non erosi daiteke diskoa?
Ez dago salgai, lagun eta ezagunen artean banatzeko grabatu dut. Momentuz ez dut diskoa salgai jartzeko asmorik, neure gogoz egin dut.
- Gabonetako abestia, ordea, interneten jartzeko asmoa duzu. Spotify, YouTube eta horrelako plataformetara jauzia emateko asmoa duzu?
Bai. Gai hauen inguruan ibiltzen den pertsona batekin egongo naiz aholkuak jasotzeko. Gainera, Gabonetako abestia irratietara bidaliko dut.
- Goazen hastapenetara. Noiz hasi zinen abesten?
Nire aita musikaria zen eta asko gustatzen zitzaion gitarra jotzea eta abestea. Etxean gitarra nuenenez, Jorge Negreteren ‘El desterrado’ eta beste abesti batzuk ikasi nituen. Orain dela gutxi emakume batek esan zidan lehen jaunartzean bere etxean egon nintzela rancherak abesten. 1969. edo 1970. urtean, Vicente Villabella eta biok Jorge Negreteren hiru edo lau abesti kantatu genituen jaialdi batean, Vicente Ramirez ‘Vicentin’ eta honen aitaren laguntzarekin. Gero, Durangoko lehiaketa batean hartu genuen parte. Euskarazko abestiak egiten hasi nintzen, baina hizkuntza ez nuen ondo menperatzen, ez nuen erraztasunik, eta zaila egiten zitzaidan. Denbora batez musika utzi egin nuen eta 1997. urtean, ‘Eibar kantuan’ jaialdiaren lehen edizioarekin batera, berriz heldu nion. Abestiak sortzen nituenean, grabatu eta niretzat gordetzen nituen, eta disko honetan jaso ditut batzuk.
- Autodidakta izan zara ala formakuntza musikala jaso duzu?
Autodidakta izan naiz. Gitarra klase batzuk eman zizkidan Segales abizena zuen katalan batek eta nire abestiak moldatu zituen, baina nire kasa ikasi dut bestela.
- Musikari profesionala izatea pentsatu izan duzu noizbait?
20 urte inguru nituenean musika-talde bat eduki nuen eta dantzalekuetan jotzen genuen. Ondo pasatzeko egiten genuen, beste barik. Ongintzazko jaialdiak egin ditut JD Arrate eskubaloi taldeari laguntzeko eta ‘Eibar kantuan’ jaialdiko lau ediziotan hartu dut parte. Bestalde, ‘Antxiñako eibartarrak’ izeneko talde bat sortu genuen lagun batzuek eta habanerak abesten genituen, baina taldea desagertu zen. 16 lagun inguru ginen eta karroza batean irteten ginen.
- Habanerak, boleroak... oso doinu eibartarrak dira?
Bai, musika mexikarra den bezala. Bitxikeria moduan, Armeria Eskolan abestu nuen lehen kanta, hona iritsi gabe zegoen abesti bat zen. Nire lagun baten ama raketista zen eta Mexikon zegoen, eta diskoa irten bezain laster semeari bidali zion. Orduan, diskoa entzun eta asko gustatu zitzaigun. ‘Lo quieran o no’ zen abestiaren izenburua. Armeria Eskolan estreinatu genuen eta publikoak ez zuen ezagutzen.
- Kalean, tabernetan... abesteko ohitura galdu da?
Guk zapatu eta domeka guztietan abesten genuen tabernetan. Untzagan egiten zen dantzaldia baino lehen irteten ginen eta koadrilako 15 lagun inguru tabernarik taberna ibiltzen ginen txikiteoan eta kantatzen. Errepertorio ezaguna genuen.
- Eta tabernako jendea batzen zen?
Batzuk bai, baina beste batzuek entzun bakarrik egiten zuten. ‘Kaleetan kantuz’-ek egiten duenaren antzekoa egiten genuen, baina tabernetan. ‘Tabernetan kantuz’ izango litzateke (barreak).
- Gaztetatik zabiltza kantuan. Ahotsa zaintzen duzu?
Ez, zortea izan dut. Baliteke tonua pixka bat jaitsi izana, baina bestela berdin jarraitzen dut.
- Disko berria grabatu duzu, Gabonetako abestiarekin bideoa egingo duzu eta beste disko bat kaleratzeko asmoa duzu. Eta kontzerturik eskaintzeko intentziorik?
Zaila da. Diskoan instrumentu asko dago eta ez da erraza jende guztia batzea. Baten batek esan dit nire abestiak kantatu nahi dituela. “Aurrera”, esan diot.
- Musika eta zure artekoa bai dela maitasun istorioa!
Bai. Musikarekin beste dimentsio batera joaten naiz, non nagoen ere ez dut jakiten. Musikak ilusioa eta poza ematen dit, suspertu egiten nau.