Milaka lagun izan ziren atzo Ordizian ospatutako Euskal Eskola Publikoaren jaian
Lau gune nagusi antolatu ziren Ordiziako plaza ezberdinetan
2024/06/03
12:24
eta kitto!
Hezkuntza publikoa, aniztasuna eta euskara aldarrikatzera joandako lagun askoren parte-hartzea izan zuen atzo Ordizian ospatu zuten Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaian.
Goizean goizetik herri ezberdinetatik iritsitako familiez bete ziren herri horretako alde zaharra eta inguruko kaleak.
Lau gune nagusi antolatu ziren Ordiziako plaza ezberdinetan, denetan musika giroan lagunduta, kasu askotan gainera herriko musika taldeen parte-hartzeaz.