MILLA BARIXAKU bideoa sarean

MILLA BARIXAKU bideoa sarean
2013/12/09 00:00
eta kitto!

...eta kitto! aldizkariak 25 urte betetzen dituela eta, joan den eguenean bideoa aurkeztu zen udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldian. Sarean jarri dugu, youtubeko kanalean, 'Milla barixaku' (#Kittok25Urte) nahi duen guztiak ikusteko aukera izan dezan.
Bideoan aldizkariaren ibilbideari errepasoa egiteaz gain, ...eta kitto!ren ezaugarri nagusiak adierazi nahi izan ditugu. Horretarako hamar elkarrizketa egin genituen honako pertsonekin: Ana Aizpurua, Iker Aranberri, Maria Arano, Juan Andres Argoitia, Oier Araolaza, Serafin Basauri, Aurora Baskaran, Jose Luis Gorostegi, Silbia Hernandez, Pili Ibarguren, Patxi Lejardi,  Koldo Mitxelena, Ainhize Muniozguren, Esther Otxandiano eta Amaia Rodriguez.
Bideoa ikusteko egin sakatu hemen.