Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatutako martxak elkartasunez bete ditu Eibarko kaleak aurten ere

Ia mila lagun elkartu zituen zapatuan egin zen minbiziaren aurkako martxaren 4. edizioak.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatutako martxak elkartasunez bete ditu Eibarko kaleak aurten ere
2025/06/09 18:29
eta kitto!

 ospatu zen minbiziaren aurkako martxaren 4. edizioan. Martxa solidarioa antolatu duen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eman dituen datuen arabera, “920 pertsonak hartu dute parte ekimen solidario honetan. Horrela, eta laugarren urtez, Eibar berdez tindatu da jardunaldi honetan. Bildutako diru guztia elkarteak pazienteei zein senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitzeko izango da”. Aurretik, beroketa gisa, zumba saioa egin zen Untzagan, Kaxa Mugimendu eta Sormen Gunearen eskutik. Untzagatik abiatu zen martxak hiru kilometroko ibilbidea bete zuen eta, Untzagan amaitu aurretik, ibilbidearen azken zatian Ustekabe txarangakoen musika izan zuten lagun.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldi hau egitea ahalbidetu duten boluntario guztiei. Horrekin batera, elkarteak bere esker ona azaldu nahi die ekitaldiaren babeslea izan den Eibarko Udalari, baita proiektu honekin bat egin eta ekitaldian lagundu nahi izan duten gainontzeko babesleei eta laguntzaileei ere: Tekniker, Hanna Instruments, Alfa MIM Tech, Guria, Ascensores Beltran, GOL Global SM, El Diario Vasco, Urkotronik, Ixua Hotela, SD Eibar, Solan de Cabras, Los 40 principales, Kaxa, Cadena Ser, Noticias de Gipuzkoa, Amaña es la Caña, Jubiletxe Untzaga, Danobat, …eta kitto! Euskara Elkartea eta Gurutze Gorria”.