Minbiziaren Aurkako Martxan parte hartzeko dortsalak hainbat tokitan erosi daitezke

Bihar kamisetak saltzen egongo dira Untzagan, harmailen aldean, 11:00etatik 14:00etara.
2025/05/30 12:06
eta kitto!

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartea martxa solidarioaren 4. edizioa prestatzen ari da. Minbiziaren kontrako martxa ekainaren 7an, zapatua izango da, eta atzo egin zuten horren aurkezpena. Maria Amor Arakistain Eibarko elkarteko presidentearen berbetan, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean pazientea eta bere senideak erdigunean jarri nahi ditugu. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzera bideratuko ditugu”. 
3 kilometroko martxa 11:00etan hasiko da, Untzaga plazan, eta amaiera leku berean izango da. Gainera, 10:30ean, beroketa moduan, bertaratutakoek zumba saio batez gozatu ahal izango dute, Kaxa Mugimendu eta Sormen Gunearen eskutik. Ibilbidean zehar, Juan Bautista Gisasola Eibarko Udal Musika Eskolakoen musikaz gozatu ahal izango da. 
Elkarteak lau helburu finkatu ditu aurten: gizartearen parte-hartzea areagotzea jarduera fisiko solidario baten bitartez; minbizia ikusaraztea gaixotasunaren inguruko tabu soziala ezabatzeko; kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea; eta, batez ere, Eibarko gizarteari aukera ematea minbizia duten paziente eta senideei babesa adierazteko, ekitaldi hunkigarri eta solidario honetan. 



Dortsalak, kamiseta barne, hemen eros daitezke: