Minecraft eta Roblox programen inguruko tailer teknologikoetarako aurre-matrikulazioa gaur zabaldu dute
2020/11/23
17:04
eta kitto!
Eibarko Udalak programazioa lantzeko tailer teknologikoak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Oraingo honetan Minecraft eta Roblox programa arrakastatsuen 2. edizioa antolatu dute eta aurre-matrikula egiteko epea gaur zabaldu dute (hilaren 30era arte egongo da zabalik) eta derrigorrez egin beharko da internet bitartez, www.eibar.eus/robotika helbidean. Tailerra Portalean burutuko da, 1. solairuan, abenduko zapatuetan eta euskeraz emango dute. Prezioa 20 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 40 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.
Egunak eta orduak
Abenduak 5, 12, 19 eta 26
Ordutegiak: 4 txanda egongo dira, bi Minecraft-entzat eta beste bi Roblox-entzat.
Minecraft: LH 3tik 6ra: 10:00etatik 11:30era; 16:00etatik 17:30era
Roblox: LH 3tik 6ra: 12:00etatik 13:30era; 18:00etatik 19:30era