Mintza On Internet bidezko mintzapraktika programa probatuko dute LH-ko ikasleekin

Mintza On Internet bidezko mintzapraktika programa probatuko dute LH-ko ikasleekin
2023/03/07 eta kitto!
Ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera gehiago emateko helburua duen Mintza On mintzapraktika programa probatuko du Eibarren Akebaik herriko ikastetxe guztietako LH3 eta LH4 mailetako 24 ikaslerekin. Ebete Aholkularitza Zerbitzuak sortutako egitasmoa da Mintza On eta ikasleak bere etxetik hartuko du parte, ordenagailu edo tablet bidez konektatuta, sei laguneko taldean, astean egun baten, 45 minutuko saioan. Saioak dinamizatzaile batek gidatuko ditu, era ludikoan, jolasen bidez, eta ahozko konpetentzia linguistikoetan trebatzeko bideak landuko dira.

Akebaik garbi ikusten du ikasle batzuentzat euskara erabiltzeko edo entzuteko aukera bakarrenetakoa eskola dela eta, hori dela eta, aukera berri hau probatu nahi izan du, “dagoeneko herrian dauden beste aukeren osagarri (Afariketan, ludoteka, zapatuetako tailerrak, Gurasoak Berbetan…) izan daitekeena”.