Miranderen mendeurreneko berrirakurketa jardunaldia antolatu du UEUk

Goizetik arratsaldera, Miranderen pentsamendua, obra literarioa eta garaikidetasuna aztertuko dituzte hainbat adituk hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, Krutwigekin izan zuen harremana, Ilhun-Argiak lan poetikoa edo paganismoaren eta modernitatearen arteko loturak jorratuz. Bazkalostean Miranderen gaurkotasunari buruzko mahai-inguru batek hartuko du lekukoa, eta eguna poesia errezitaldi berezi batekin borobilduko da Ipuruako Merkatu Plazan, Sarrionandia eta Ihitz Iriarten ahotsekin. Jardunaldia, beraz, Miranderen unibertso literario eta intelektualean sakontzeko aukera paregabea izango da, ikuspegi akademikoa eta irakurle ororentzat interesgarriak diren hausnarketak uztartuta.
Egitasmoa literaturan, filosofian, historian, itzulpengintzan eta politikan interesa dutenentzat da bereziki, baina oro har euskal pentsamendu heterodoxoan sakondu nahi duten guztiei irekita dago.
Matrikulazioa:
Hasiera: 2025eko urriaren 29a
Amaiera: 2025eko azaroaren 24a
Interesdunek UEUren bidez eman dezakete izena.