Mireia Gabilondo, aktorea: “Eskerrak ez daukagula armarik eskura AEBn bezala”
2017/11/21
11:00
eta kitto!
Lorenzo eta Antonioren arteko istorioa dakarkigu Tanttakak. Euren artean dago Elena, literatura irakaslea, mutil bien arteko erlazioaren lekuko; eta denaren gainetik, muxu bat. Mireia Gabilondo jarriko da Elenaren azalean hilaren 23an Coliseoan 12:00etan (euskaraz, DBHko ikasleentzat) eta 20:30etan (gazteleraz) eskainiko den ‘Muxua’ antzezlanean. Fernando Bernues zuzendariaren lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Bergarako aktoreak.
-‘Muxua’ antzezlanak bi urte daramatza oholtzan gainean, arrakasta izan duenaren seinale. Hala ere, bertan azaltzen den arazoa gizarteratzen jarraitu beharra dago?
Bai, hori da penagarriena, baina horregatik egin genuen antzezlana. Eskolentzako saio asko egiten ari gara ‘Gehitu’-koekin elkarlanean, eta horren bitartez gazte asko etortzen da institutuetatik. Gero, mahai-inguruak egiten ditugunean, nahiz eta momentuan euren burura galderarik ez etorri, uste dut bakoitzak bere etxera eramaten duela antzezlanean tratatzen dugun gaia.
-Antzezlana Ivan Controneoren eleberri batean oinarritzen da eta, era berean, berak Amerikako Estatu Batuetan (AEB) izandako gertakari bat du oinarri. Zein da?
Oso liburuxka txikia da Controneoren eleberrian Istorio bera hiru ikuspuntutik kontatzen da. Bi mutilen istorioa da eta ni euren literatura irakaslea naiz. Bata (Lorenzo) herri txiki batera etortzen da bizitzera, adoptatua da eta familia batetik bestera ibili da. Institutura heltzerakoan beste gaztearekin (Antonio) maitemintzen da, eta garbi ikusten ditu bere sentimenduak zeintzuk diren eta ez dauka beldurrik horiek adierazteko. Beste mutila, hori ikusita, ez da ondo sentitzen, minduta eta irainduta sentitzen da, eta besteek esango dutenari eta gertatuko denari beldurra dio. Orduan, tamalez, eskopeta bat dauka etxean eta Lorenzo hiltzen du eskolan. Hori AEBn gertatu zen. Askotan gertatzen dira horrelakoak; edo gutxi, hainbeste kasu entzunda. Eskerrak ez daukagula armarik eskura AEBn gertatzen den bezala. Hiltzera iritsi aurretik ere, uste dut egoera latzak bizi direla min hartu eta emate horretan. Ez da heriotzara iritsi behar bizitza latza bizi edo min handia jasaten dela esateko gizarte honetan.
-Nolako indarra izan dezake muxu batek?
Handia eta, kasu honetan, txarrerako. Muxua berba entzutean istorio erromantikoan pentsatzen dugu normalean, baina hala izanik ere, momentu batean Lorenzok muxua ematen dio Antoniori eta muxu horretan zerbait sentitzen du barrenean Antoniok. Azken honek ezin du onartu, eta hori da amaiera tragiko horretara iristeko eragilea.
-Antzezlanak berean jarraitu du bi urte hauetan edo moduren batean eboluzionatu du?
Hainbeste emanaldiren ostean aktoreek izaten dugun eboluzio normala izan du. Ikuskizuna lasaitu edo handitzeko balio izan digu horrek. Bestela, bere horretan jarraitzen du. Jende gutxirentzat egiteko antzezlana bezala sortu zen, Victoria Eugenian 50 pertsonentzako aritzeko. Horrelako tokietan egin izan dugu, baina areto handietan ere aritu gara geroztik. Gasteizen, adibidez, 1.000 gazteentzako egin genuen. Hori pasata, handitu egiten zara edo betirako txikitu. Ondo egon zen eta publiko ezberdinentzat aritzen ohitzen zara. Gustura gaude. Gauza txikia izanik, pentsatzen genuen areto txikietan aritu ginela bakarrik eta emanaldi gutxi eskainiko genituela, baina 70 inguru eman ditugu eta asko dira.