Miren Narbaiza ‘MICE’, musikaria: “Streamingak ez du ordezkatuko zuzeneko ikuskizun bat”
2020/07/06
07:05
eta kitto!
Miren Narbaiza, MICE, berriz irten da plazara. Itxialdian ez da geldirik egon, baina entzuleekin hartu-emana faltan botatzen zuen. Gasteizko ‘Zaharraz harro’ jaietan balkoi batetik kontzertua eskaini ondoren, hilaren 11an Gasteizko Baratza aretoan joko du eta 24an Bergarako Espoloian.
Nolakoa izan da itzulera itxialdiaren ondoren?
Oraindik lurra hartzen nago. Ez dago ezer argi. Espazio publikoa ez da nahieran erabiltzen utzi kultur ekitaldiak antolatzeko orduan. Herri askotan ez da baimendu espazio publikoa erabiltzea kontzertuak, antzezlanak… egiteko. Dena bertan behera laga dute sortzaileekin kontsulta egin barik. Alde horretatik haserre gaude. Orain ikusten dihardugu herri batzuetan aurrera egiten ari direla kaleko ekitaldiak aire librean antolatzen, uda dela aprobetxatuz.
Sortzaileei nola eragin dizue egoera honek?
Hilabeteetan lan egin barik geratu gara eta, kontuan izanda batzuek horretan bakarrik dihardugula, diru-iturri barik geratu gara. Demaseko zuloa sortu da eta zaila ikusten dugu datozen hilabeteetan betetzea. Areto askoren egoera oso larria da, aforo mugatuarekin euren jarduna ez delako errentagarria. Beraz, amorrua ematen du ikusteak beste toki batzuetan ez dela arazorik sortzen distantzia sozialari ez eusteagatik (hegazkinetan, terrazetan…).
Horrela ikusita, kultura da galtzaile nagusienetako bat.
Kulturaz gozatzea maite duenak ez du aukerarik eduki. Itxialdiarekin demaseko etena egon da. Sortzaile bakoitzak bere etxetik zerbait egin du, baina kulturak hartu-emanean bizi behar du, emaileak eta hartzaileak behar ditu. Itxialdiarekin bizi izan duguna oso potentea izan da eta artea demaseko tresna da guzti hori digeritzeko. Kulturari ekonomiari ematen zaion balioa eman beharko litzaioke, guztioi egiten digulako ondo eta gizarteak irabazi egiten duelako.
Formula berriak bilatzeko momentua da?
Itxialdian buelta asko eman dizkiot gai horri. Streaming-a, adibidez, kontzertuak eskaintzeko aukera bat izan da, baina formatu horrek ez nau asko betetzen. Soinu eta irudi aldetik nahiko baldintza eskasak eskaintzen ditu. Geratzeko etorri den gauza bat dela diote eta ikusi beharko da nolako onurak ematen dituen. Streaming batek ez du inoiz ordezkatuko zuzeneko ikuskizun bat. Zuzeneko esperientzia hori bat eta bakarra da, ezin da ordezkatu. Etxetik beste produktu batzuk sortu daitezke. Gure lanbideari duintasuna ematen eta ikusleei eta entzuleei ganorazko edukiak eskaintzen saiatu behar gara. Oso garrantzitsua da hori.
Nolako esperientzia izan zen balkoi batean kontzertua eskaintzea?
Kuriosoa. Hainbat hilabetetan jo barik egon ondoren, lehen kontzertua izan zen eta, gainera, balkoi batean. Oso sinbolikoa izan zen. Gasteizko Alde Zaharreko Elkarteak ‘Zaharraz harro’ jaiak ospatzen ditu urtero eta Udalak kalean jotzeko eskakizun guztiei ezetz erantzun zigunez, balkoi batetik jotzea pentsatu genuen. Oso polita izan zen, publikoarekin sintonia berezia sortu zelako.
Nola bizi izan duzu itxialdia?
Fase ezberdinak pasatu ditut. Hasieran, nobedadea zenez, nahiko motibatuta ibili nintzen idazten, jotzen eta abar. Gero, beste fase batzuetan, ez naiz hain motibatuta egon. Gorabeherak izan ditut. Ez dut konfinamenduaren abestirik egin. Gauzak sortu ditut, baina atzera begira sortzen dut, arnasa hartzeko beharra dudalako. Ondo egon da gauzak egiteko eta, era berean, ezer ez egiteko denbora edukitzea. Ezer ez egiteak osasuna ematen du, etengabe sortzen egoteak nigan ez du funtzionatzen.
Itxialdiak eten egin du abenduan atera zenuen ‘Zilar printzak’ diskoaren bidea?
Bai. Norberak erabakitzen du zenbat luzatu nahi duen lan bat, baina bai, aurkezpenekin jarraitzeko asmoa nuen eta erritmoa galdu dut. Joseba B. Lenoirren taldearekin ere lan berria aurkezten genbiltzan eta eten egin behar izan genuen. Guretzat kontzertuak dira diru-iturri bakarrak eta, horregatik, etengabe gaude biran. Orain baditut hainbat kontzertu aurretik eta diskoaren bizitza luzatzen saiatuko naiz.
Kontzertu hauek modu berezian planteatu dituzu?
Planteamendua ez da horrenbeste aldatu. Batzuk bakarka egingo ditut, gitarra akustikoarekin eta ahotsarekin; eta beste batzuk taldean. Bestetik, Joseba B. Lenoir, Julen Postigo eta hirurok bideoa grabatu dugu eta horrekin hainbat ‘bolo’ egingo ditugu. Josebaren eta nire kantuak nahastuko ditugu, pianoa sartuko dugu, eta hori izango da berritasun handiena itzuleran.