Dagoeneko ikusgai dago "Miren&Malen Euskaraldian" bideoblogaren lehen bideoa
2018/09/17
09:30
eta kitto!
Lortuko dute Miren eta Malenek Eibarren 11 egun euskaraz bizitzea? Dagoeneko ikusgai dago Eibarren Akebai-k gazte biekin grabatutako LEHEN BIDEOA.
Eibarren 11 egun euskaraz bizitzeko prest egongo litzatekeen pertsona baten bila hasi zen Akebai plataforma uda aurretik, kamara aurrean ondo emateaz gain, lotsarik gabe egoera desberdinetatik onik ateratzeko gai izango litzatekeena. Horretarako casting bat antolatu zen Portalea kultur etxean ekainaren hasieran. Casting horretatik bi lagun irten ziren, Miren Gisasola eta Malen Illarramendi, eta gaurtik aurrera gazte biekin grabatutako bideoak ikusteko aukera edukiko dugu.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iritsiko da Euskaraldia Euskal Herrira eta Eibarren ere “11 egun euskaraz” ekimena egingo da. Giroa berotzen joateko eta esperimentu gisa, Eibarren Akebai plataformak 11 bideo prestatu ditu Anemona estudioarekin batera. Bideoblog horretako protagonista nagusiak Malen Illarramendi eta Miren Gisasola gazte eibartarrak dira eta gaurtik aurrera ikusi ahal izango ditugu internet bitartez. Irailaren 17tik 27ra, egun bakoitzean, bideo bat aurkeztuko da. Beraz, egon adi. Euskeraz bizi gaitezkeela ikusteaz gain, primeran pasatuko duzue! Bideoak laburrak izango dira, 3 edo 4 minutukoak, eta ordenagailu, tablet edo mugikorretatik ikusteko aukera izango dugu. Eibarren Akebaiko Idoia Argoitiak esan digunez, “sare sozialen bidez joango gara egunero gogoratzen eta estekak partekatzen, eta sare sozialak erabiltzeko ohiturarik ez daukazuenok ondo apuntatu: https://vimeo.com/akebai helbidean sartu eta hor izango dituzue ikusgai”.
Castingarena jakin zuenean Miren Gisasolak ez zeukan oso argi aurkeztu ala ez: lana, kirola, musika… ez zeukan astirik eta azken momentura arte ez nuen izena eman, “egia esan, lagun batek eman zuen nire izena. Ez da nire lehen castinga izan, aurretik beste bitan parte hartu dut eta guztietan hartu naute”. Astelehenetik aurrera ikusiko dugun “Miren&Malen Euskaraldian” bideoblogean Eibarren euskeraz bizitzeko erronka gainditu beharko dutela esan digu Mirenek: “Oso gustora egin dut eta aurreko lanetan baina berba gehiago egin dut. Herriko leku desberdinetan sortutako egoerak eta eibartarrek euskerarekiko duten jarrera ikusiko duzue. Momentu barregarriak ikusiko dituzue, baina egoera deserosoak ere sortuko dira“. Jendea bideoak ikustera animatu nahi du Mirenek, “ondo pasatuko dute, zalantza barik. Atzean lan izugarria dago. Anemona taldeak itzelezko lana egin du gidoia lantzen, koordinatzen eta grabatzen, eta momento guztietan lana erraztu egin digute Maleni eta bioi”.
Malen Illarramendirentzako lehen esperientzia izan da aktore bezala. “Castingarena sare sozialetan irakurri nuen. Kamara aurrean lotsatzen ez den jendea behar zela irakurri nuen eta, askoz gehiago jakin barik, animatu egin nintzen. Uztailean egin genituen grabazioak. Gure zeregina egoera desberdinetan beti euskeraz berba egitea zen, nahiz eta besteek jakin ez edo ulertu ez. Jendearen jarrera, erreakzioa eta konpromiso maila ikusiko duzue 11 bideoetan. Hau guztia esperimentu antzeko bat izan da, Euskaraldirako jendearen interesa pizteko eta eurak ere Aho Bizi, Belarri Prest edo Bihotz Goxo bezala parte hartzera animatzeko, guk bizi izan duguna eurak ere Euskaraldian bizitzera animatzeko”. Malenentzako lehen aldia izan da. Momentu batzutan “lotsa” apurtxo bat pasatu zuela aitortu digu, “esate baterako egun batean nire etxera etorri ziren. Ohetik jaikitzen eta dutxan grabatu ninduten. Lotsa apurtxo bat pasatu nuen, baina egin nuen. Orain, bideoak nola geratu diren ikusteko desiatzen nago. Aukera izan dut aurretik ikusteko, baina nahiago izan dut sorpresa mantentzea. Oso ondo gelditu direla esan didate!”.