Mohameden irribarrearen aurrean ez dago oztoporik
2018/02/02
12:59
eta kitto!
Jaiotzez espainiarra delako mantentzen ditu aitaren eta amaren abizenak. “Izen luzea osatzen da horrela. Zortzi abizenak euskaldunak izatearen baliokidea da”, dio umoretsu Mohamed Fadel Taleb Mohamed Hamadek. Mohamed lagunentzat. Euskaltegitik irten berri erantzun digu sahararrak, euskara hutsean, eta bere irribarrea itsaskorra da.
Poliomelitisa bost urterekin
Mohamed Aaiunen jaio zen 1967an, Sahara Espainiaren kolonia zenean (horrela izan zen 1975era arte), eta bost urterekin Mohameden bizitza goitik behera aldatu zitzaion. “Poliomielitis birusak kutsatu ninduen eta Las Palmaseko San Juan de Dios ospitalera eraman ninduten tratamendua jasotzera”. Ebakuntza ugari egin zioten Kanariar Uharteetan egin zituen 13 urteetan eta denbora horretan Lehen Hezkuntza egin zuen. “Eguraldi ederrarekin!”, dio irribarrez.
Saharan etorkizunik ez
Lehen Hezkuntza amaitu eta gero jaioterrira bueltatu zen, baina oso egoera txarra zegoen han. “Herrialde azpigaratua da eta hango gatazkak ez du laguntzen”. Bere gaitzarekin han bizitzea oso zaila zela dio Mohamedek. “Saharan ez neukan etorkizunik”. Orain ere ez. Anai-arrebak ditu han eta etsipenez ikusten du euren egoera. “Bi urtean behin joateko aukera daukat, baina ez nintzateke bizitzen geratuko”.
Joskintza utzi eta Gaztela Mantxara
Joskintza diploma atera eta gizonezko trajeak, jakak, eta prakak josten ibili zen hainbat urtean Aaiunen. “Bizitzeko adina ematen zidan, baina nire gaixotasunaren ondorioz ezin nintzen ondo moldatu eta utzi egin nuen”. Berak beste gauza bat nahi zuen eta Gaztela Mantxako lagun baten deiari jarraituz Valdepeñasen amaitu zuen. Horretarako nazionalitate espainiarra berreskuratu behar izan zuen, “baina niretzat erraza izan zen, Espainian jaiotzeaz gain Espainian ikasi nuelako”.
Euskararekin maitemindu zen sahararra
Beste lagun batzuen aholkua jarraituz Euskal Herrira etorri zen 2013an, Irurara, eta han bapatean maitemindu zen. “Oso jende jatorra aurkitu nuen eta euskara lehen aldiz entzun nuenean harrapatu egin ninduen. Oso hizkuntza berezia eta bakarra da, oso polita”. Euskara ikasteko erronka jarri zion bere buruari eta lau urte daramatza euskara ikasten. Iazko alferrikako saiakeraren ostean, aurten euskararen 1. profila ateratzeko asmoa dauka ekainean.
Hilabete gutxitan San Blasa baino eibartarragoa
Gurpil-aulkiarekin ezin zen Irurako etxeko sukaldean ere sartu. Alokairuan bizi zen han, baina 2017ko maiatzean Babes Ofizialeko Etxea eman zioten Eibarren. “Ipuruan bizi naiz eta oso pozik nago. Egokitutako etxea da eta orain denetarik egin dezaket!”, dio pozik.
Eibar asko gustatzen zaio eta Udal Euskaltegian zein liburutegian ikusi dezakegu sarritan. “Foballa dagoenean taberna batera joaten naiz partiduak ikustera. Fobalzale amorratua naiz!”. Eta Eibarzalea. “Denboraldia gaizki hasi zuenean zorte txarra ekarri nuela pentsatu nuen, baina orain bikain dabil”.
San Blasa ere gustatzen zaio eta tearekin hartzen du. “Euskaltegian opila egin genuen eta gozoa iruditu zitzaidan, tearekin batera hartzeko perfektua”. Aurtengoak bere lehenengo Sanblasak izango dira, baina etorkizunean opil gehiago jateko asmoa dauka, hemen ikusten duelako bere burua. “Betiko”.
ما تكولي مع سلام كولي الي القاء
Mat kul maasalama kul ila ligua
Ez esan agur, esan gero arte