Molto Vivace-ren kontzertuak zabalduko du gaur Musikaldia
Eibarko XXIII. Musikaldia zabaltzeko, gaur (barixakua, hilak 16) 20:30etan Molto Vivace, Pablo Zubiaurre eta Iñaki Orbegozo eibartarrek beste musikari batzuekin batera osatutako boskoteak kontzertua emango du Coliseoan (5 euro). Emanaldiaren lehen zatian bi tronpetak, tronpak, tronboiak eta tubak osatutako "Molto Vivace Brass Quintet" boskoteak hainbat estilo eta generotako moldaketak eskainiko ditu. Eta bigarren zatian metal boskoteari bi perkusiokole gehituko zaizkio "BraZZtet Molto Vivace Brass Band" delakoa osatu eta entzule guztiak dantzan ipintzeko moduko doinuak eskaintzeko: jazz, reggae, swing, bugui-bugui, hip-hop, ska, blues, funky, latin salsa, pop-rock-fusion, bossanova, disco… denetarik joko dutela aurreratu dute.
Musikaldiaren barruan eta 47. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren harira, urriak 26an Letoniako "Emmils Darzins" abesbatzaren kontzertua hartuko du Coliseoak eta 28an, berriz, Suediako "Stockholms Musikgymnasium" abesbatzarena. Emanaldi biak 20.30etan izango dira eta sarrerak 5 euro balio du.