Monologoak Laurel&Hardy-ra bueltan
Gaur (eguena, hilak 12) ekingo diote monologo-saioen hirugarren denboraldiari Laurel&Hardy tabernan, Ramon Gaumak eskainiko duen saioarekin. Hurrengo ikuskizuna Axlor mago-komikoarena izango da, hilaren 26an (eguena). Denboraldi estreinatu berriak dakarren berritasun nagusia monologo-castingera hogei bat aktore euskaldunekin sartuko direla azaldu dute antolatzaileek, "gehienak ETB-n beharrean jardundakoak dira: Alejandro Tejeria, Alex Rabanal, Asier Hormaza, Bocabeats, El Peli, Gemma Martinez, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Javier Merino, Kike Biguri, La Reno, Maribel Salas, Txaflas eta Txemi Parra zuzenean ikuskizuna eskaintzen izango dira". Bestalde, epaimahaia ikusleek osatuko dute, internet bidez botoa emateko aukera izango dute-eta. Gainera, botoa ematean era guztietako sariak (afariak, nekazalturismoetara bidaiak…) irabazteko zozketan parte hartuko dute.