Moodle erabiltzaileen topaketa egingo da Markeskuan, hilaren 26an
Moodle izeneko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemaren (IKS) inguruko topaketa da Mooteu Euskadi. 2007an egin zen lehen edizioa eta aurten, XVI. aldian, Markeskua jauregian egingo dute topaketa.
Aurtengo edizioan hainbat gai landuko dituzte. “Alde batetik, etorkizunari begira jarriko gara adimen artifiziala bezalako teknologiek zer eman dezaketen aztertu nahian. Lehenago, ordea, iragana izango dugu hizpide, hiru alderdi lotzen saiatzeko: azken urteotako Moodleren garapena; tresna bera hobetzen, zabaltzen eta itzultzen lagundu duten Euskal Herriko pertsonak eta proiektuak, eta aurreko biak e-learningaren historiako zein alditan kokatu diren”, aipatu dute antolatzaileek. “Jakina, oraina ere izango da aztergai, eta horrela, Moodle erdigunean dituzten proiektuak eta egitasmoak aurkeztuko dira, bai eta horien garapenean suertatzen diren zailtasun teknikoei erantzun ahal izateko laguntza eskaini ere”.
Antolatzaileek diotenez, “aurtengo jardunaldian, etorkizunari begira jarriko gara adimen artifiziala bezalako teknologiek zer eman dezaketen aztertu nahian. Lehenago, iragana izango dugu hizpide, Moodle-en garapen eta zabalkundera ekarpena egin dioten Euskal Herriko pertsonak eta proiektuak gogoratuz, eta oraina ere, egun moodle erdigunean duten esperientziak partekatuz“.
Jardunaldietan parte-hartzeko izena emateko web orri honetan egin daiteke.