Mugikorrarekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua izateko tailerra antolatu dute irailerako
Sare sozial eta pantailen arloan dibulgatzaile aditua den Telmo Lazkanok emango du formakuntza
2024/07/16
12:22
eta kitto!
Eibar BHIk “Mugikorraren auzia” formakuntza antolatu du gurasoentzat. Opor ostean izango da, irailaren 9an eta 12an, Coliseo antzokian, eta sare sozial eta pantailen arloan dibulgatzaile aditua den Telmo Lazkanok emango du 18:00-20:00 bitartean. Aforoa dela eta, beharrekoa da izena ematea.
Izen-ematea: uztailaren 12tik irailaren 5era (biak barne)