Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko da irailaren 15etik 22ra
Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bidez, aurten ere bat egingo du Mugikortasunaren Europako Astearekin (SEM), eta irailaren 15etik 22ra jarduera ugari antolatuko ditu herrian. Ekimenaren helburua da eibartarrak garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak dakartzan onurez sentsibilizatzea.
Programa zabal baten barruan, jarduera nagusiak honako hauek izango dira: irailaren 15ean Untzaga plazan egingo den “Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin” kanpaina, bizikleten konponketa txikiak eskaintzeko eta bi bizikleta eta MUGI kargak zozketatzeko. Irailak 20an, berriz, Untzaga plazan ospatuko da bizikleten eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuen bigarren eskuko azoka, 10:00etatik 14:00etara. Bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea www.merkabi.eus/eibar webgunean edo 943 67 02 49 telefonoan. Azokaren ondoan, Eibar Klub Deportiboak bizikleten konponketa tailerra eskainiko du, eta arratsaldean haurrei zuzendutako bide-hezkuntza zirkuitua eta ginkana egingo dira.
Astea amaitzeko, irailaren 22an Autorik Gabeko Eguna ospatuko da, eta Eibarko Udalbus zerbitzua doakoa izango da egun osoan zehar.