Munduko atleta onenak arituko dira domekan Juan Mugerza Nazioarteko Krosean

Emakumezkoen lasterketa nagusia 12:35ean hasiko da eta gizonezkoena 13:15ean
Munduko atleta onenak arituko dira domekan Juan Mugerza Nazioarteko Krosean
2026/01/14 11:01
Ekhi Belar Errasti

Juan Mugerza Nazioarteko Krosak 81. edizioa izango du aurtengoa eta, beste behin, proba honetako munduko korrikalari onenak elkartuko dira Elgoibarren, domekan, urtarrilak 18. Mintxeta izango da bertan lehiatuko diren proben hasiera eta amaiera, goizean goizetik kategoria ezberdinetako probak jasoko dituelarik.

Plater nagusiak eguerdi aldera iritsiko dira, emakumezkoen lasterketa nagusia 12:35ean hasiko delako eta gizonezkoena 13:15ean. Emakumezkoen lasterketaren ibilbidea 7.621m-koa izango da eta gizonezkoena 9.707m-koa.

 

Bost izarretako parte-hartzaileak

Maila goreneko parte-hartzaileek hartuko dute parte Elgoibarko lasterketan, zortzi hamarkadatako palmaresari distira gehiago emango diotelarik (Simon Aldazabalek hirutan irabazi zuen).

Azken bi urteetan errepikatu egin da garaileen izena, Beatrice Chebet keniarra (Pariseko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina lortutakoa, 5.000m eta 10.000m probetan) eta Berihu Aregawi etiopiarra (Parisen zilarra lortu zuena 10.000m-ko proban) gailendu baitira Mintxetako helmugan.

Hauek dira 2026ko juan Mugerza lasterketan parte hartuko duten izenik esanguratsuenak:

Emakumezkoak

  • Winfred Yavi (3.000m oztopoetan Olinpiar Txapelduna Parisen 2024an, 3.000m oztopoetan Munduko Txapelduna 2023an, 3.000m oztopoetan Munduko azpi-txapelduna 2025an, 2023an Elgoibarren 3.postua, denboraldi honetan Italika krosaren irabazlea eta 2023ko Diamond League irabazlea).
  • Marwa Bouzayani (4.postua 3.000m oztopoetan Tokyon 2025eko Munduko Txapelketan, Tunisiako txapelduna 5.000 metroetan, 3.000m oztopoetan 2025ean munduko 7.markarik onena).
  • Sheila Jebet (denboraldi honetan bigarren postuak Atapuerkan, Cardiff eta Sorian, eta junior mailan 2024ko Munduko Txapelketan 5.postua 5.000 metrotan). 
  • Marta Serrano (3.000m oztopoetan Europako azpi-txapelduna 2025an).
  • Irene Sánchez-Escribano
  • Ángela Viciosa (18. Europako Kros Txapelketan).
  • Isabel Barreiro
  • Mia Waldmann (23 urtez azpiko Europako Txapelketan 30.postua).
  • Beatrice Wood (23 urtez azpiko Europako Txapelketan 34.postua).
  • Lucy Jones
  • Charlotte Dannatt
  • Andrea Romero (10. Espainiako kross txapelketan).
  • Rosalía Tárraga
  • Sara Alonso (Munduko Trail azpi-txapelduna Canfranc 2025ean).

Gizonezkoak

  • Berihu Aregawi (2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetan azpitxapelduna; 2023, 2024 eta 2026ko Munduko Kros azpitxapelduna; 2024 eta 2025ean Elgoibarren irabazlea; 2024ko Diamond League-ko irabazlea).

  • Thierry Ndikumwenayo (Europako Kross Txapelduna, Munduko Kros Txapelketan 8.postua 2026an, Espainiako Txapelduna 5.000 metrotan).

  • Saymon Amanuel (denboraldi honetan Italiako Cinque Mullini krosaren irabazlea, junior mailan 2025ko 4.markarik onena eta denboraldi honetan Alcobendaseko krosean 2.postua).

  • Matthew Kipkoech Kipruto (World Athletics Cross-Country Tour-eko liderra, Kenyako Chepsaita krosaren irabazlea, denboraldi honetan Cinque Mullini krosean 2.postua).

  • Aaron Las Heras (Europako Kros Txapelketan 9.postua eta 30.postua 2026 Munduko Kros Txapelketan).

  • Santiago Catrofe (Hegoamerikako errekorra 5.000 metrotan).

  • Yahya Aouina (2025ean Espainiako kros txapelduna).

  • Jaime Migallón (Europako Kros Txapelketan 6.postua 23 urtez azpikoetan).

  • Javier Guerra

  • Mesfin Escamilla

  • Carlos Mayo

  • Nassim Hassaous

  • Ruben Leonardo