Munduko janari tailerrean banana frijituak eta arepak gaztarekin egin genituen

Munduko janari tailerrean banana frijituak eta arepak gaztarekin egin genituen
2018/11/29 12:14
eta kitto!
Bi hilabetean behin burutzen dugun Munduko Janari Tailerra berriro ere zoragarria izan da. Oraingoan, janari kolonbiarraz gozatzeko aukera ederra eduki dugu, konkretuki banana frijituak ("PLÁTANO FRITO") eta arepak ("AREPAS CON QUESO") platerrak prestatzeko eta dastatzeko aukera ezinhobea izan genuen.

Hitzordua, Portaleako hirugarren solairuko sukaldean, arratsaldeko 18:00rak inguruan izan zen. Bertan, elikagai ezberdinak prestatu, sukaldatu eta dastatu genituen. Horrez gain, gure arteko esperientziak kontatzeko momentuak ere eduki genituen. Berbetan-eko hainbat partaidek hartu zuten parte herriko jendeaz aparte.

Elkar ezagutzeko eta munduan zehar dauden elikagaiak dastatzeko eta prestatzen ikasteko aukera ezinhobea da. Hurrengoa, urtarrilaren amaieran izango da. Animatu zaitezte,  doanik da, ...eta kitto!-n izena eman dezakezue jada.

elikagaiak