Munduko musikek eta bertsoek bat egin zuten atzoko saioan

Munduko musikek eta bertsoek bat egin zuten atzoko saioan
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolariek "Bat-batean, munduko musikekin bertsotan" izenburuko saioa eskaini zuten atzo (domeka, hilak 23) Portalean, San Andres jaien inguruan …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako bertso-jaialdian (argazkiak hemen ikusgai). Musika estilo desberdinekin inprobisatuta, ohiko bertso jaialdietatik aldendu zen saioa egin zuten. Hala ere, entzutera joandakoak pozik irten ziren. Saioaren aurretik, San Andres bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkieten: aurtengo edizioan, helduen mailan Manu Goiogana eta Aimar Goenaga saritu dituzte eta umeetan, berriz, Malen Suarez eta Pablo Santos. Lauek abestu zitzuten saritutako bertsoak.