Mursegok "Hiru" disko berria aurkeztu du

Mursegok "Hiru" disko berria aurkeztu du
2013/11/25 00:00
eta kitto!

Mursegok (Maite Arroitajauregik) Hiru lan berria aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelenan aurreko barixakuan. Aurtengo udaberrian Elektrika Grabaketak-en estudioan grabatu dute diskoa eta Ander Barriusok egin ditu grabaketa, nahasketa eta masterizazioa. Ekoizle artistiko eta emozionala Ibonrg izan da eta diskoan bildu dituzten 11 kantuak Mursegorenak dira. Nahi izanez gero. Durangoko Azokan salgai egongo den diskoa LP eta CD formatuetan erosteko aukera eskaintzen dute http://www.bidehuts.net/wordpress/archives/7327 helbidean.