Mursegok kontzertua emango du gaur Beleko tabernan

Mursegok kontzertua emango du gaur Beleko tabernan
2014/02/07 00:00
eta kitto!

Bista Eder kaleko Beleko tabernak otsailerako hainbat jarduera antolatu ditu, gaur bertan hasita. Izan ere, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Mursegok zuzenean jardungo du. Bihar (zapatua) proiekzio bi eskainiko dituzte: 17.00etan Ataun of the dead ikusteko aukera izango da eta 18.00etan, berriz, Joxean's hil eben. Otsailaren 14 eta 15erako, bestalde, Sushi gauak prestatu dituzte. Hilaren 20an Ibone Garciak bere erakusketaren aurkezpena egingo du. Eta hilaren 25ean (martitzenean) Hala bedi liburu dokumentalaren aurkezpena hartuko du tabernak.