Museoak Diego Godoy omenduko du gaur arratsaldean

Museoak Diego Godoy omenduko du gaur arratsaldean
2014/12/04 00:00
eta kitto!

Gaur (abenduak 4, eguena) Santa Barbara armaginen zaindariaren eguna da eta, hori ospatzeko, Armagintzaren Museoak ate irekien jardunaldia hartuko du gaur eta, beraz, bisitan doazenei ez diete sarrerarik kobratuko. Horrez gain, orain dela gutxi hil den Diego Godoy Choy zenari omenaldia egingo diote gaur, 19.00etatik aurrera. "Museoaren lagun eta armagin handia" izandakoaren familiak bere armetako bat museoari oparituko dio.