Musika Bandak Eibarko eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin emango du kontzertua

Ikuskizuna domekan emango dute, 12:30ean, Coliseo antzokian
Musika Bandak Eibarko eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin emango du kontzertua
2024/03/12 17:10
eta kitto!

Hirugarren urtez, Eibarko Musika Bandak hemengo eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin batera kontzertua eskainiko du domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian. Andoni Vazquez zuzendariak esan digunez, “joan den astetik etortzen ari dira gurekin entseatzera”.

Kontzertuan, Musika Bandak bi abesti joko ditu bakarka eta beste lau musika eskolako ikasleekin.

Horrela, honako programa prestatu dute:

  1. Gose jokoak (The Hunger Games)
  2. Eraztunen jauna: Eraztunaren Elkartea (The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring)
  3. Harry Potter eta Suaren Kopa (Harry Potter and The Goblet of Fire)
  4. Earth, wind and fire dance mix
  5. Fiesta tropical
  6. The best of Blues Brothers