Musika Eskolak 1. maila eskainiko du datorren ikasturtean
2017/06/01
11:01
eta kitto!
Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak 1. maila eskainiko du lehen aldiz 2017/2018 ikasturtean 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeentzat. Maite Arroitajauregik emango ditu klaseak, astean ordubetez 4 eta 5 urtekoentzat, eta astean 45 minutuko bi saio 6 urtekoentzat.
Lau urtetik gorakoei musikarekin lehen kontaktua eskaintzea da asmoa, “onura asko dituelako”, Marcos Juaristi Musika Eskolako zuzendari pedagogikoaren berbetan. “Garapen kognitibo, intelektual eta emozionalean asko laguntzen du musikak”. Gauza bera berretsi du Arroitajauregik, “ikerketa askok frogatu dute hori”, eta zera erantsi du: “pedagogo moduan, berebizikoa da umeak musika lantzen lehenago hastea”.
Maila pertsonalean, “musikarekiko sentsibilitatea garatzen, talde-lanean aritzen eta errespetatzen ikasten dute umeek klase hauen bitartez, eta euren autoestimua igotzen da”. Umeekin hamabost urteko esperientzia dauka Arroitajauregik eta taldeari egokitutako metodologia erabiltzen du eurekin. “Metodologia hobetzeko etengabeko prozesuan ari naiz”. Umeek gorputza landuz garatuko dute eduki musikala, “gorputzaren bitartez bizi dena hobeto asimilatzen delako”.
Umeek ondo pasatzea da asmoa, “nire esperientziak diolako horrela hobeto ikasten dela”, Arroitajauregiren iritziz. “Ume guztiek dituzte gaitasun musikalak eta hobe da horiek lantzen lehenbailehen hastea”.
Izen-ematea Pegoran
Musika Eskolako 1. mailan izena emateko epea ekainaren 5ean hasiko da Pegoran eta ez da itxiko. Gutxienez sei ikasle beharko dira klase bat osatzeko eta, 12 ikasletik gora badaude, bi gela antolatuko dira.
Klaseak irailaren 5ean hasiko dira eta arratsaldeko 17:00ak inguruan emango dira, “hona lasai iristeko”, Juaristik azaldu duenez. Eskoletan informazio gehiago banatuko da eta Pegoran ere zalantzak argitu daitezke.