Musika Eskolako koruek kontzertua eskainiko dute barixakuan

Musika Eskolako koruek kontzertua eskainiko dute barixakuan
2023/12/13 18:09
eta kitto!
Sostoa abesbatzak, Eibarko Koro Gazteak eta Juan Bautista Gisasolak, Musika Eskolako koruek, kontzertu korala eskainiko dute barixakuan, 20:00etan, Karmelitetan. Sarrera doakoa izango da eta belaunaldi ezberdinetako abeslarien ahotsaz gozatzeko aukera izango dugu bertan.

Eibarko Koro Gazteak, gainera, ‘Neguko ahotsak’ diskoa jarriko du salgai egun horretan eta kontzertuan bertan erosteko aukera izango da. Koro Gazteak gaur kaleratuko du diskoko abesti baten bideoklipa eta hilaren 23an diskoaren aurkezpen ikuskizuna eskainiko du Coliseo antzokian.