Musika Eskolako taldeen emanaldia eguaztenean

Musika Eskolako taldeen emanaldia eguaztenean
2015/06/09 00:00
eta kitto!

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Blue Day eta Face To Eye taldeek kontzertua emango dute bihar (eguaztena, hilak 10) Txaltxa Zelaiko musika kioskoan, 18.00etatik aurrera. Face To Eye taldeko kideak Haizea Hernandez (Teklak), Jone Lahidalga (Ahotsa), Iñaki Lejardi (Bateria), Maria de Blas (Bajua), Andrea Gonzalez (Ahotsa), Aitor Suarez (Gitarra), Irati Goikoetxea (Teklak) eta Sofia Matxin (Ahotsa) dira eta Blue Day taldekoak, berriz, Idoia Lahidalga (Teklak), Julen Leturiondo (Ahotsa), Ignacio Gisasola (Bateria), Alex Davies (Bajua), Asier Martinez (Gitarra), Sergio Sola (Gitarra), Egoitz San Martin (Bibolina) eta Irati Lasa (Saxoa).