Nagusilan elkarteari eman diote 'Gure balioak' saria 'Gizarte ekimena' atalean
Debegesak 'Gure balioak' sariak banatu zituen atzo eta, “Gizarte ekimena” kategoriari dagokionez, epaimahaiak Nagusilan irabazi-asmorik gabeko elkartea aukeratu du irabazle, eta beraz, elkarteak eraman du Orbea enpresak babestutako 2.000€-ko saria, aurkeztutako beren proiektuan inbertitzeko.
Elkarteak nahi gabeko bakardadearen arazoari aurre egiteko proiektuak lantzen ditu. Epaimahaiak proiektu horien talde-hartzaileen zaurgarritasuna eta elkarteak duen boluntario kopuru handia baloratu zituen saria emateko orduan. Joserra Ecenarro Nagusilaneko presidentearen horrelaxe mintzatu zen oholtzara igo zenean: “ohore handia da saria jasotzea. Egunerokotasunean gure lanean murgilduta gaudenez, mundu guztia nahi gabeko bakardadearen arazoaz jabe dela uste dugu, baina ez da horrela, eta sari hau jasotzeak, gure lana egiten laguntzeaz gain, ikusgarritasuna emateko balio izango du”.