Naiara Azpeitia eta Juan Barahona: “…eta kitto! beti izango da gure parte”
2018/04/06
11:06
eta kitto!
Ekitaldi desberdina eta hunkigarria izango da apirilaren 22an Coliseo Antzokian egingo duguna. 25 urte hauetan, modu batean edo bestean, …eta kitto! Euskara Elkartetik gertu egon diren eibartarrak elkartu eta une atsegina pasatu nahi dugu. Oraingoan, euskara elkartea aspalditik eta oso ondo ezagutzen duten Juan Barahona eta Naiara Azpeitiarekin elkartu gara, eta eurek emandako hainbat zertzelada batu ditugu hurrengo lerroetan.
Orain dela 25 urte Juan Barahonak bat egin zuen Eibarren euskara bultzatzeko sortu zen ....eta kitto! Euskara Elkartearekin. Aurretik ere bazuen nolabaiteko eskamentua euskalgintza alorrean: “Elkartea sortu aurretik Euskal Herrian Euskaraz-en ibili nintzen. Hortik ezagutzen nuen nik Fernando Muniozguren. Elkartea sortzeko Fernando alma mater moduan ibili zen, eta ez dakit zergatik, baina Fernando beti ibili da nire atzetik… Elkarteko estatutoak eta hasierako tramite guztiak egiten ibili ginen. Behin elkartea sortuta, beti ibili naiz hor modu batean edo bestean. Ondoren, Elkarteko zuzendaritzan sartzeko `engainatu´ ninduen; ondoren presidente izateko…”. Urte hauetan elkartean oso gustura egon dela esan digu Barahonak, “…eta kitto! nire izatearekin bat datorren elementua da nire bizitzan. Beste elkarte batzuetako bazkide ere banaiz, baina inoiz ez naiz hainbeste sartu. Niretzako …eta kitto! beti izan da desberdina, euskalgintzan, euskararen alde ahalik eta gehien egiten duen elkartea delako, eta sentimentu hori eduki dut beti”. Lan-taldean jarduteko norberak partaidetza sozialerako joera izan behar duela dio Juanek, “badira pertsona asko oso produktiboak direnak, baina bakarrik ibiltzen direnak. Niri gehiago gustatzen zait konpartitzea, taldeko motibazioa. Urte asko eman ditut …eta kitto!-ko zuzendaritzan eta oso jende desberdina pasatu da hemendik. Desadostasunak egon izan dira, normala da da, baina oso ondo egon naiz. Zuzendaritza sortzean joera handia egon da irakaskuntzako jendea aukeratzeko, ez dakit zergatik, eta uste dut hor bai komeni dela perspektiba desberdinak edukitzea, enpresa pribatuko jendea, gestiogintzako jendea… hori aberasgarria da”.
Jende gaztea erakartzearen garrantziaz ere luze egin dugu berba. Denen ekarpena garrantzitsua bada ere, gazteena oso interesgarria eta baliagarria izaten dela uste du Juanek, “adin batekoek azkenean gauza berdinak errepikatzen ditugu, eta gazteak agertzen direnean belarren artean loreak sortzen dira. Loreak ondo zaindu eta ureztatu egin behar dira. Gazteen ikuspegia eta moduak desberdinak izaten dira”. Zuzendaritza-taldeetan jende desberdina ezagutu du Juanek urte hauetan, “eta hori dela eta sortzen den emaitza eta jorratzeko bideak ere diferenteak dira”.
Naiarak ere badaki jende gaztea erakartzea izan dela beti …eta kitto!-ren erronketako bat, eta bera horrela hasi zela azaldu digu: “15-16 urterekin hasi nintzen elkartean, nik ere Fernando atzetik izan nuelako. Literatur sari batzuk irabazi nituen adin horrekin. Koldo Mitxelena ere ezagutzen nuen. Sostoa abesbatzan berarekin eta Juanekin nenbilen. Fernandok harrapatu ninduen eta Koldok bideratu. Aldizkarian gazte talde bat sortu zen, bakoitzak ahal zuena aportatzeko. Ni orduan institutuan nenbilen eta gaztetxoekin lotutako gaiez hasi nintzen idazten, ikasbidaiak, eskoletako gaiak... Kazetari lanak nire atentzioa piztu zuen, kazetaritza ikasten hasi nintzen Leioan eta, orduan, erredaktore hasi nintzen aldizkarian”.
Urte hauetan gauzak asko aldatu dira, eta baita komunikazio alorrean lan egiteko modua ere. Naiara Azpeitiak uste du …eta kitto!-k, komunikabide moduan, egoera berri horretara egokitzea jakin duela, eta argi ikusten du, paperezko aldizkaria ahaztu barik, sare sozialez eta teknologia berriez baliatu behar dugula herritarrekin feedbacka lortzeko eta euskaltzaleak aktibatzeko, Berak gogoratu digunez, “niretzako …eta kitto! familia eta eskola izan dira. Idazten ikasteaz gain, beste mila gauza ikasi ditugu: maketazioa, diseinua, publizitatea, inprenta lana, estuasunak… Batak besteari entzuten eta begiratzen ikasi dugu. Eibarko kazetari guztiak pasatu gara hemendik eta oso sartuta ibili gara. Traslado guztiak ezagutu ditut nik, eta lotura hori gaur egun beste modu batekoa bada ere, …eta kitto! beti izango da gure parte. Hona etorri eta etxean bezala zaude, eta hori jendeak egiten du, giroak”.
Ondorengo urteetan berarentzako oso baliagarria izan zen irratiko lana ere ezagutu zuen Naiarak garai hartako Radio Estudion …eta kitto!-k egiten zituen irratsaioetan. Kazetaritzan eta komunikazioan jardundakoa bada ere, Naiarak, Juanek bezala, irakaskuntza munduan dihardu lanean gaur egun. Gazteekin egiten dute lan biek eta egungo gazteek gizartean daukaten parte-hartzeari buruz egin dugu berba eurekin. “Corren malos tiempos para el asociacionismo” betidanik entzun dugula dio Juanek. “Ez da berria. Agian jendea zirikatu eta beste estrategia batzuk erabili behar dira. Motibatzaile moduan badaukagu hor zer egin. Gazteek iniziatiba desberdinak dituzte eta entzun egin behar zaie, eta zeozer egin nahi badute baliabide guztiak jarri behar dira euren eskura. Motibazioak diferenteak dira gaur egun”. Naiarak gazteen egoera eta txipa aldatu egin dela uste du, “denbora gutxiago daukate, gu lasaiago bizi ginen. Gizartea asko aldatu da eta hori pixkanaka gertatu da”.
Euskarak Eibarren bizi duen egoerari buruz Juanek azaldu digunez, “euskararekin beti tiraka ibili behar dugu, nik beti jorratu dut nire bizitza euskararen inguruan, baina egia da ingurukoen artean nolabaiteko desgastea somatzen dudala, beti tiraka ibili behar hori nekagarria egiten da”. Bere ustez, euskararen erabilerari eman behar diogu garrantzia, jende arteko erabilerari eta kaleko presentzia sortu behar da, “oso inportantea da kalean euskara entzutea. Zertarako nahi dugu euskara, gero jende artean ez badugu erabiltzen?”.