Napoka Band eta Layo Raser gaur Donostiako Dokan kontzertuan
2012/04/30
00:00
eta kitto!
Gaur iluntzean, 20.30etatik aurrera, Donostiako Doka Kafe Antzokian Layo Raser eta Napoka Band taldeek kontzertua emango dute, Harrobia Lantzen musika ekimenaren barruan antolatutako emanaldian. Elena, Jon eta Fortun osatzen duten Layo Raser Bidasoako banda instrumentalak "Europa" lan berria aurkezteko irrikitan dago eta Napoka Band-akoek, berriz, esperimentatzen segitzeko duten beharrari erantzuteko familia handitzea erabaki dute, jatorrizko bikoteari beste hiru musikari gehituta: Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix eta Andrakan bandako Andoni.