Naroa Jauregizuria (Ahize-AEK): “Euskararen mundua ikusgarri eta sentigarri bihurtu behar da gazteentzako”
2022/03/17
10:28
eta kitto!
Atzo, martxoak 16, izan zen …eta kitto! Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen Euskararen Transmisioa eta Sozializazioa Mintegia. Bertan izan genuen Naroa Jauregizuria, Ahize-AEKko aholkularia.
Periferiako gazteek euskararekiko duten jarrera aztertu du Naroa Jauregizuriak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ahize AEK-k egindako elkarlanerako hitzarmenaren bidez, hurbilketa teorikoa errealitatearekin alderatzeko interbentzioak egin dituzte Leioan, Getxon, Portugaleten, Txurdinagan eta Barakaldon. Gazteei zuzenean galdetu diete. 15 eta 18 urte bitarteko gazteak izan dira protagonistak. Bost urteko ibilbidea izan du proiektuak eta eragile askorekin aritu dira.
Naroak azaldu zuenez, "aldaketa handiak eman dira azken urteetan. Munduaren ikuskera asko aldatu da. Kalean topatzen ez dutena plaza digitalean aurkitzen dute gazteek. Transmiso-sare oso anitzak daude. Hobeto ezagutu dezakete Japoniako talde musikal bat hemengo bat baino. Ikastetxean euskalduntzen dira gehienak, eta ez etxean", esan zuen. Euskara ikustezina da leku horietan, kopuruz euskaldun gehienak hor bizi badira ere.
Gazte hauek euskara ulertzeko gai dira. Badaukate lotura emozionala. Haurtzaroan egin dute lotura hori. Badaukate euren bizipenetan eta identitatean euskara barneratuta (Olentzero, Pirritx eta Porrotx...), baina nagusitu ahala kanal horiek desagertu egin dira. Adin horretan dauzkaten kanalak ikastetxea eta jaiak dira. Jasotako datuen arabera, "transmisioa ikastetxetik egin zaie eta jaietan eurak hurbildu dira euskarara".
Nola iritsi gara egoera honetara? "Euskaraz adieraztea kostatzen zaie; kultur edukiak igortzeko sare ahulak dira; euskara gutxiagotuta dago; eta euskararen diskurtso eta iruditeria zaharkituta dago", azaldu duen Naroak.
Hiriguneetan eragitea ezinbestekoa dela uste du:"Euskararen mundua ikusgarri eta sentigarri bihurtu behar da. Horretarako bozgorailuak sortu behar dira. Ezinezkoa da ezagutzen ez duzun hori maitatzea". Bere ustetan normaltasuna da indartu behar dena, "euskara erabilgarria izan behar da sentitzeko, harremanak izateko...". Altxorra baino, euskara baliagarria dela ikusi behar dute gazteek. Momentu honetan ikastetxeen papera ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Naroak, baina "ardura politiko eta soziala hor dagoela" nabarmendu zuen.
Periferiako gazteak euskal kulturaren zentrotik urrun daude, eta beraz, sortzaileak eta produkzioa ez dituzte behar bezala ezagutzen. Naroak eta bere lantaldeak bi ekarpen egin dituzte: "alde batetik, fokua periferian jarri eta horren inguruko hausnarketa sustatzeko jardunaldia antolatu genuen; bestetik, ikastetxeei laguntzeko jarraibide gida eta #Damolat ikas unitatea sortu ditugu".