Urkizun egin ziren ostiralean Barixakuak Jolasianeko jolasak
Aste Santuko oporrak amaitzean itzuliko dira jolasak auzoetara
2026/03/16
10:25
eta kitto!
Urkizuko parkeak hartu zituen joan zen ostiralean Barixakuak Jolasianeko jolasak. Ordubetean euskarazko jolas dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan zuten hurbildu ziren txikiek.

Aste Santuko oporren atarian agur esan du Barixakuak Jolasian ekimenak, baina oporren ostean berriz itzuliko dira jolasak herriko auzoetara. Apirilaren 17an Txaltxa Zelain egingo dira, 24an Torrekuako parkeak hartuko ditu eta maiatzaren 8an, berriz, ikasturteko azkenak Urkizuko parkean egingo dira.