Natalia Garridoren kartelak iragarriko ditu Sanandresak

Natalia Garridoren kartelak iragarriko ditu Sanandresak
2015/10/20 00:00
eta kitto!
Aurtengo Sanandresak iragartzeko kartela Natalia Garrido Acebes eibartarraren “Gazteak baleki zaharrak baleza" izenburukoa izango da, atzo (astelehena, hilak 19) epai-mahaikideek hala erabaki eta gero. Umeen artean, 11-14 urte bitartekoen mailan saria Miren Ereñari (11 urte) eman diote "Eraman" kartelarengatik; eta 10 urtera artekoen mailan irabazlea Patxi Uribe Gallastegi (10 urte) izan da, "Sanandresak balkoitik" lanarengatik. Aurtengo edizioan ia 100 lan izan dira lehian (42 helduen mailan eta gainontzekoak umeen maila bietan).