Needful Things eta RAS taldeen kontzertua gaztetxean

Needful Things eta RAS taldeen kontzertua gaztetxean
2013/09/16 00:00
eta kitto!

Eguaztenean (hilaren 18an) kontzertua emango du Europatik biran dabilen Needful Things (Txekia) taldeak, RAS taldearekin batera, 20.00etatik aurrera Tallarra gaztetxean (sarrerak 4 euro balio du). Hasieran txekiarrekin batera Kamorräh eta Lycanthrophy taldeek jardungo zutela iragarri zuten, baina azken orduko aldaketak tartean, eguaztenean RAS taldeak emango du kontzertua, karteletan iragarrita zeuden beste talde biak ordezkatuz.