Negozio ideiak zein enpresa-proiektuak bultzatzeko dirulaguntzak

Negozio ideiak zein enpresa-proiektuak bultzatzeko dirulaguntzak
2023/10/27 12:12
eta kitto!

Debegesa Garapen Agentziak ekintzaileei zuzendutako Lanbideren dirulaguntza deialdia zabalik dagoela jakinarazi du. Debabarrenean negozio ideia landu edo enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten herritarrei zuzendutako laguntzak dira. Dirulaguntzak Debegesak kudeatuko ditu eta bertan aurkeztu behar dira eskaerak. Horretarako epea datorren barikura arte, azaroaren 3ra arte izango da zabalik.


Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza deialdia abiarazi du. Debabarrenean negozio ideia bat landu edo enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten herritarrei zuzenduta dago. Eskaerak Debegesa garapen agentziaren bitartez egin ditzakete. Haiek aurkezteko epea datorren ostiralean amaituko da, azaroak 3. Lekuak mugatuak dira.

Dirulaguntza horiek bideratzeaz gainera, Debegesak aholkularitza eta beharrezko laguntza eskainiko die ekintzaileei.

 

Kopuruak

Debegesak kudeatuko dituen dirulaguntzen zenbatekoari dagokionez, negozio-ideiak lantzeko, gehienez, 1.000 euroko laguntza emango dute eskatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio eskatzaile bakoitzari.

Debegesatik gaineratu dutenez, zenbateko horiek % 15 handituko dira eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada -eskaera aurkezten duen unean-, eta, beste % 15 emakumezkoa bada.

Laguntza eskatzeko  dokumentazioa Debegesaren bulegoetan aurkeztu behar da, azaroaren 3a baino lehen. Informazio gehiago eta bete beharreko eskabide-orria eskuragarri dago Debegesaren webgunean: www.debegesa.eus. Halaber, argibide gehiago jaso daitezke 943 82 01 10 telefonora deituta edota ekintzaile@debegesa.eus e-postara idatzita.