Neguko Aukeren Azokak herriko 28 establezimenduren parte-hartzearekin zabaldu ditu ateak
Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) Udalarekin elkarlanean antolatuta, Eibarko Neguko Aukeren Azoka zabaldu dute gaur goizean Errebal Plazan. Hauek dira aurten Errebal Plazan standa ipini duten Eibarko dendak: Atelier 11, Bambi, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Gratzina, Guby Chicos, Helmet House, Ikusi, Kopiña, Ludoteka Zorionak, Pissa, Lulu, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Ttiki eta Txukuna. Eta beraien saltokietatik azokan parte hartuko dute Askasibar, Beittu, Cedry, Confecciones y Hogar Vieco, Corral, Farmalur Berria, Federopticos Igmar, Los Chicos, Moapics eta Oskarbi dendek.
Martitzen, eguazten eta eguenean egongo da zabalik factoring-a, 10:00etatik 20:00etara. Era berean, ekimenarekin bat egin duten dendetan zerbait erostean, anbulatorio parean dagoen karruselerako bonoak oparituko dituzte (bidaiarengatik euro bat ordaintzeko). Eta, azokaren amaiera gisa, eguenean Baratzek zerbitzatutako pintxo-pote berezia egingo da, DJ Arnoren musikarekin girotuta, 18:00etatik 20:00etara, Errebal Plazan.