Nekane Fernandez da Eibarko Dendarien Elkarteko presidenta berria
                    2013/06/05
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Guby Neskak dendako Nekane Fernandez Agirre da Eibarko Dendarien Elkarteko presidenta berria, orain aste batzuk elkarteko bazkideek egindako batzarrean zozketa bidez hala erabakita. Bere aurretik Lide-ko Esther Bilbatuak bete duen kargua urte birako hartu du, baina dagoeneko hainbat lan-talde osatu dituzte, ardurak eta egin beharrekoak elkarren artean banatzeko asmoz. Dendarien Elkarteak 130 bazkide dauzka gaur egun.
