Nerea Alustiza izendatu dute Hizkuntza Normalizaziorako zuzendari
2012/05/10
00:00
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako zuzendari izendatu berri dute Nerea Alustiza eibartarra. Azken udal hauteskundeak geroztik Elgoibarren zinegotzia den alderdi sozialistako kideak aurreko astean dimisioa aurkeztu zuen Patxi Martínez de Marigorta ordezkatuko du, Blanca Urgell buru duen Kultura Sailean. Alustizaren erronka nagusia Administrazio Publikoetarako euskeraren erabileraren inguruko plan berria martxan ipintzea izango da, orain indarrean dagoena Ibarretxe lehendakari zela onartu baitzuten eta 9 hilabeteko tartean desagertuko baita.