Nerea Balda, idazlea: “Irakurle bakoitzak bere ikuspuntutik eta esperientziatik irakurtzen du”
2019/10/31
09:52
eta kitto!
Nerea Balda izango da ‘Harixa emoten’ saioko hurrengo protagonista. Azaroaren 5ean, 19:00etan, Portalean egingo da solasaldia Irurtzungo idazlearekin ‘Atzerrian’ liburuaren inguruan. Baldaren lehen eleberria da ‘Atzerrian’, Londonen bizi den emakume euskaldun baten bizipenak kontatzen dituen lana.
- Liburuan ez da protagonistaren izena aipatzen. Zergatik?
Pertsonaiaren zati batzuk lehen pertsonan daude idatzita eta beste narratzaile batzuk ere badaude. Hasiera batean ez nuen protagonistaren izena aipatu behar izan, eta beharra somatu nuenean, pertsonaia nolakoa izango zen nuen buruan eta ez nuen aurkitu ondo egokitzen zitzaion izenik. Orduan, pentsatu nuen posible zela izenik gabe jarraitzea eta erronka moduan hartu nuen, nola moldatzen nintzen ikusteko. Azkenean moldatu nintzen izenik gabe.
- Zure lehen eleberria da ‘Atzerrian’. Nola sortzen da liburu bat?
Nire lan luzeena izan da, nahiz eta oso luzea ez izan. Aurretik beste mota batzuetako testuak idatzi ditut, poesiak eta abar. Kasu honetan liburuaren argumentua zein izango zen pentsatu nuen eta zerbait luzeagoa egin nezakeela konturatu nintzen, baina hau edo bestea idatzi nahi nuela pentsatu barik.
- Beraz, idatzi ahala sortu duzu liburua?
Bai. Pertsonaiaren bilakaeraz gain, beste istorio batzuk nituen buruan eta zerbait luzeagoa egiteko aukera ikusi nuen. Ez zen aldez aurretik pentsatutako zerbait izan, idatzi ahala konturatu nintzen.
- Poesia ere lantzen duzu. Zertan sentitzen zara erosoago?
Inoiz ez dut jakin galdera honi zer erantzun. Beti idatzi izan dut, egunkariak eta horrelakoak. Gauzak idatziz jasotzeko zaletasuna izan dut beti. Maila pertsonalean idazten nuen, neuretzat, eta horregatik hasi nintzen poesia idazten. Gero, narraziorako bidea hartzen hasi nintzen eta boladak izaten ditut. Azken aldian, adibidez, poesia idatzi dut, narrazioa aparte lagata. Bolada eta gaien arabera doa kontua, gai konkretu bat tratatzeko estilo bat edo bestea izan daitekeelako aproposagoa.
- Hainbat sari jaso dituzu azken aldian. Nola eragiten dizute?
Sariek bultzada eta laguntza eman didate. Beti kostatu zait idatzitakoa jendeari erakustea. Sarietara aurkezten zerenean jendeak ez daki nor zaren eta nire idatziek balio duten edo ez jakiteko modu bat da. Nire lanei irteera emateko modu bat izan da, pizgarri bat. Gainera, Getxoko Ramiro Pinilla lehiaketa irabazteari esker lortu dut ‘Atzerrian’ publikatzea.
- Irakurleekin izango duzu solasaldia Eibarren. Gustora sentitzen zara horrelakoetan?
Gutxi egon naiz irakurleekin, liburua maiatzean kaleratu zelako, baina aukera izan dudanean gauza atsegina izan da. Zuk idatzi egiten duzu, baina ez dakizu idatzitakoa noraino eta zenbateraino iristen den eta jendeari zer iruditzen zaion. Ideia eta helburu batekin idazten duzu, baina bitxia da jendearen interpretazioak ikustea. Irakurle bakoitzak bere ikuspuntutik eta esperientziatik irakurtzen du, eta bakoitzak oso modu ezberdinean ulertzen ditu gauzak. Hori oso polita eta aberasgarria da.