Nerea Mendizabal psikopedagogoaren hitzaldia
2016/03/14
22:43
eta kitto!
Martitzenean, hilaren 15ean, 18:30ean, Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak Haur Hezkuntzako umeei mugak jartzeari buruz egingo du berba ...eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Antolatzaileen berbetan, "nola jokatu, zein estrategia erabili... guraso berriak izan ala ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea...". Horrelako lanetan laguntzeko aholku eta azalpenak emango ditu gai horietan ibilbide luzea duen profesionalak. Sarrera doan izango da.