Neska gazteentzat antolatu duten 'Autodefentsa feminista' ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik

Bihar amaituko da aurrematrikula egiteko epea.
Neska gazteentzat antolatu duten 'Autodefentsa feminista' ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik
2024/09/24 16:58
eta kitto!

Urrian emango duten Autodefentsa Feminista (14-17 urte bitarteko neskentzat) ikastaroan plaza libreak geratzen direla jakinarazi dute Andretxeatik. Ikastaroa Eibarko Jabetze Eskolak udazkenerako antolatu duen eskaintzaren barruan dago. Antolatzaileen berbetan, “tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu, beraien jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez ikasiko dugu emakumeok eguneroko bizitzan pairatzen ditugun eraso sexistei aurre egiten”. Tailerra bi zapatutan (19an eta 26an) izango da, 10:00etatik 13:00era, eta bihar amaituko da aurrematrikula egiteko epea. Izen-ematea Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formularioa beteta (Andretxean ere bete ahal izango da inprimakia) egin daiteke.