"Nola jarri mugak HHko umeei" hitzaldia bihar
2016/03/14
08:00
eta kitto!
Bihar, martxoak 15, asteartea, 18:30ean, ...eta kitto! Euskara Elkarteko egoitzan Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak umeei mugak jartzeari buruz hitz egingo digu. Nola jokatu, ze estrategia erabili...
Guraso berriak izan edo ez, zaila izaten da askotan seme-alabak hezitzea, urduri ez jartzea, esandakoa betetzea, esan eta egiten duguna bat etortzea...
Ibilbide luzea duen profesionala da Nerea Mendizabal eta aukera ezinhobea eskura dakazuena.