North School kolektiboak rap saioa egingo du gaur gauean

Rap Gaua 23:00etan hasiko da Hatorren.
North School kolektiboak rap saioa egingo du gaur gauean
2025/02/14 12:21
eta kitto!

North School kolektiboaren eskutik, Rap Gaua hartuko du gaur Hatorrek (Untzagako dorrean, Kalaka tabernaren azpian), 23:00etatik aurrera. North School rap eta hip-hop doinuen inguruan Debabarrenan sortutako kolektiboa da, eta bertan Eibarko zein inguruko artista ezberdinak aritzen dira: Renk C.A, Polo Opuesto (M. Rek eta Katxo), Esco, A. White, Emeka, DRJ, Ash, Heiss… Orain dela hiru urte beraiekin egindako elkarrizketa eta bideoa ikusteko HEMEN sakatu.