Norvegiak Portalea beteko du bihar

Norvegiak Portalea beteko du bihar
2013/10/24 00:00
eta kitto!

Bihar barixakua Norvegia ardatz duten hainbat jarduera hartuko ditu Portaleak, herrialde horri eskainitako jardunaldien testuinguruan: 18.00etan erakusketa aretoan argazkilaritzari buruzko mahai-ingurua hasiko da eta, jarraian, 19.00etan Trygve Indrelid argazkilariaren Retrato de la mujer noruega erakusketaren inaugurazioa egingo dute. 22 argazkik osatutako bilduma azaroaren 10era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara. Eta egitarauari agur esateko, 19.30etatik aurrera The Launderettes taldekoak Getaway disko berria aurkeztuko dute zuzeneko emanaldian, areto nagusian egingo den kontzertuan.