“Ocho apellidos marroquís”, “El amor de Andrea”, “El viejo roble” eta “Boo Kwai” asteburuko zine karteldegian
2023/12/07
17:55
eta kitto!
Abenduaren 9tik 11ra arteko Coliseoko zine-karteldegiak lau pelikula horiek hartuko ditu. Oraingoan, gainera, ordutegiek guztiz jarraituko diete ohikoari, lau filmek antzerako iraupena baitute: ordubete eta 37 minutu laburrenetik ordubete eta 53 minutuko iraupena duen luzeeneraino. Manuel Martin Cuencaren “El amor de Andrea” 1 Aretoan proiektatuko da, Ken Loach-en “El viejo roble” 2 Aretoan, Alvaro Fernandez Armeroren “Ocho apellidos marroquís” Antzokian (kenduta zapatuko eta domekako 17:00etako saioak, horiek 1 Aretora pasatuko dituzte) eta umeentzat eta gazte jendearentzat den Yunfei Wang-en “Boo Kwai eta museoaren lapurreta” Antzokian. Azken pelikula hori, gainera, euskerara bikoiztuta eskainiko da. Saioetako ordutegiak ohikoak izango dira: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.