Odol-emaileen saio berri bat izango da gaur Untzaga jubilatu etxean
2023/11/09
11:22
eta kitto!
Ohiko bidetik eta hamabostean behin egiten duten bezala, gaur odola emateko aukera berria izango dute odol-emaileek, hain beharrezkoa dugun zerbitzu hori guztion mesederako eskaintzeko. Jardunaldiak lau ordu iraungo du, arratsaldeko 16:50ean hasi eta 20:50ean amaitzeko.
Euskadin bost minutuan behin norbaitek odola behar du. Odolaren edo haren osagaien transfusioa ezinbestekoa da egungo osasun-arretan. Bizi-itxaropena handitzeak, medikuntza intentsiboko unitateak sortzeak eta lehen berreskuraezintzat jotzen ziren gaixo batzuen behar garrantzitsu eta etengabeek odol-eskaria gero eta handiagoa izatea eragiten dute. Gogoratu gizonek urtean 4 aldiz eman dezaketela odola eta emakumeek 3, betiere odol-emateen artean 2 hilabeteko tartea errespetatzen bada. Plasmaren kasuan, urtean 25 aldiz eman daiteke.