Odola emateko hitzordua daukate gaur odol-emaleek Eibarren
Orain arte bezala, odol-emaileak Untzagako gizarte etxera joan beharko dira.
2026/01/22
07:57
Ana Aizpurua
Ohikoa den bezala, odola eman nahi duenak Untzagako gizarte etxera jo beharko du gaur, urtarrilak 22, 16:50etik 20:50era bitartean.
Oso erraza eta bizitzak salbatu daitezke
Odola ematea une bat baino ez da, baina gaixo askorentzat haien bizitza eta ilusioak berreskuratzea da. Odola ematea ekintza erraza eta segurua da, ez du minik ematen eta profesionalek lagunduta ez du arriskurik zuretzat; gainera, jasotzailearen hobetze-prozesuan aurrerapen handia da. Odol-emate bakoitzetik 3 osagai ezberdin lortzen dira, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta haiekin hamaika gaixo ezberdini lagun diezaiekegu.
Odolak eta bere osagaiek bizitza mugatua dute:
- Hematien kontzentratuak 42 egun kontserbatzen dira.
- Plasma, izoztuta, 3 urtez gorde daiteke, baina etengabe erabiltzen da botikak egiteko.
- Plaketak 5 eta 7 egun artean gorde daitezke.
Informazio gehiago Euskadiko Odol Emaileen webgunean