Ohorezko B Mailako Eibar Rugby Taldeak partidu garrantzitsua du Unben zapatuan

Aurreko asteburuan Rugby Turiarekin 62-0 galdu eta gero, CD Pingüinos Flor de Escocia taldea hartuko du
Ohorezko B Mailako Eibar Rugby Taldeak partidu garrantzitsua du Unben zapatuan
2025/02/21 10:39
eta kitto!

Eibar Rugbyko talde nagusia Ligako bigarren fasean sartu da dagoeneko eta, aurreko asteburuan Rugby Turiarekin 62-0 galdu eta gero, CD Pingüinos Flor de Escocia taldea hartuko du oraingoan Unben. Neurketa bihar jokatuko da, 17:00etatik aurrera, eta puntu garrantzitsuak daude jokoan, batez ere Ohorezko Mailara igotzeko borrokan beste porrot bat erabakigarria izan daitekeelako. Orain dela bi hilabete, lehenengo faseko partiduan, eibartarrek 12-15 irabai zien biharko aurkariei. Eta lau taldeko multzo horretako azken partidua ere Unben jokatuko denez, eibartarrak aukera horretaz baliatu daitezke aurrera egin eta denboraldi honetarako helburua erdiesteko.

Euskal Ligako talde biek, bestalde, kanpoan jokatuko dute asteburu honetan. Gizonezkoen taldeak Zornotzan jokatuko du bihar, 18:00etatik aurrera, bertako Urgozoren aurka. Eta emakumezkoen Arrasate-Eibar RT-k Gipuzkoa Sortzeni egingo dio bisita, bihar ere, 16:00etan.