Oier Araolaza: “Euskal dantza ezin da joan gizartearen atzetik, baina oso zaila da aurretik joatea”
2020/05/02
12:11
eta kitto!
Eguenean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bixamonarekin, Oier Araolaza dantzari eta antropologoak ‘Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntza’ izeneko doktore-tesia defenditu zuen. Euskal dantzetan indarrean izan ditugun genero-identitateak eta rol estereotipatuak noiz eta nola eraiki ziren ikertu du, eta euskal dantzaren munduan mugarria izan daitekeen lana osatu. (Argazkia: Hiruka)
Nondik abiatu zinen euskal dantza eta genero identitatearen gaia lantzeko?
Batetik, unibertsitatearekin zerbait egin nahi nuen, unibertsitateak dantzaren hutsunea duelako neurri batean. Dantza ez dago beste alor batzuek bezain ordezkatuta edo landua, eta unibertsitateari mesede egin diezaioke dantza hor egoteak Eta bestetik, dantzaren alorrari ere komeni zitzaion unibertsitatearen mundua ikusteko modu eta ikasteko sistema edo akademia hori. Gero, gaia aukeratzeko orduan, azken urteotan euskal dantzaren alorrean hainbat aldaketa gertatzen ari direla ikusten nuen eta gaia lantzeko momentu aproposa iruditu zitzaidan. Aldaketa momentuak mamitsuak izaten dira. Ikerketak beste sasoi batera eraman nau, baina oso lotua dago gaur egun gertatzen ari denarekin.
Gizartean ikuspegi oker bat sustraituta dagoela esan izan duzu. Zein ikuspegi da?
Hor bazegoen ideia bat, sasoi batean euskal dantzan emakumeek dantza egiten ez zutela esaten zuena, behintzat dantza bereizgarrienak. Hori ez dator bat aurreko belaunaldien eta gure eguneroko praktikarekin, baina horri honelako azalpen bat ematen zitzaion: “Emakumeek gaur egun dantza egiten dute, baina ez sasoi batean dantza egiten zutelako, baizik eta gaur egun dantza egin dezaten beraientzako pentsatutako dantza batzuk sortu direlako, eta gizonezkoek egiten zituzten beste dantza batzuk emakumeek egiteko egokitu direlako”. Ikuspegi horrek indar handia izan du, eta badu oraindik, eta alde handia dago eguneroko praktikarekin alderatuz.
Eguneroko praktika eta ikuspegi hura hain ezberdinak badira, nola gailendu da ikuspegi hura?
Hori saiatu naiz ulertzen. Lehendik datorren joera da, geratuko ez dena, baina sasoi zehatz batean asko azeleratuko zena. Errestaurazio aroari buruz nabil, Bigarren Karlistaldia amaitu (1974 inguruan) eta Espainiako Gerra Zibila hasi arteko sasoiaz. Hamarkada horietan euskal dantzek eraldaketa eta sorkuntza fase bat bizi zuten, eta indarrean zeuden genero ikuspegiak dantzetan proiektatzen dira. Beraz, aztertu nahi izan dut nola den posible praktikarekin bat ez datorren ideia bat jaurtitzea eta, ideia ukatu ordez, adierazpen horrek laguntzea praktika hori eraldatzen. Autobetetzen den iragarpena da.
Gaur egun genero bereizketa horrek indarrean jarraitzen du?
Bai. Nahi barik irtetzen zaizkigu eta inertziaren pisu handia dute. Euskal dantza ezin da joan gizartearen atzetik, baina oso zaila da aurretik joatea. Gizartean bereizketak egiten ditugu eta horren isla da dantza.
Zure lanak genero bereizketa horrekin behingoz amaitzen lagunduko du?
Hori da ideia. Gauzak ezin ditugu egun batetik bestera aldatu, baina gauzak azalduz eta kontrastatuz bagoaz bidea egiten poliki-poliki. Askotan oso gauza errazak dira. Adibidez, gaur egun txapela jartzea genero marka da, gizonezkoen janzki bezala identifikatzen dugu, baina orain dela 100 urte emakumeak dantzara ateratzen zirenean dantzarako jantziak janzten zituzten eta janzkietako bat txapela zen. Kontestu horretan txapela ez zen gizonezkoen janzki bezala identifikatzen.
Mutilak dantzatik gero eta urrutiago daudela esan izan duzu. Nola gertatu da?
Hori tragedia bat da, ez bakarrik dantzarentzat, batez ere gizonezkoentzat. Maskulinitate eredu oso estua eraikitzen ari da eta eredu horren baitan gero eta ezaugarri gutxiago onartzen dira. Gizonezkook gure kulturaren oinarrizko hainbat ezaugarri ukatzen dizkiogu geure buruari. Gizarte guztietan historia guztian egin da dantza. Gizon eta emakumeek. Gaur eta hemen, gero eta mutil gehiagok dantzarik gabeko bizitza bizi du. Oso txikitatik hasten dira dantza abandonatzen, baina aurretik guztiok egin dugu dantza. 3-5 urte bitarteko ume guztiek dantza egiten dute. Berez sortzen zaien grina da. Libre dira. Mutilak askatasun hori 4-5 urterekin hasten dira galtzen, baina neskek jarraitzen dute horretaz gozatzen eta dantzaren bidez komunikatzen. Horrek panorama triste baten aurrean jartzen gaitu, zeren eta egiten ez dena ez da ezagutzen, ezagutzen ez dena ez da baloratzen eta, gainera, gutxiespenez tratatzen da. Emakume gehienek dantzarekin harreman normalizatua duten bitartean, gizonezkoek dantza gutxiespenez tratatzen badute, berriz ere genero bereizketa egin eta gutxietsitako harreman batean planteatzen ditugu jarduerak.