Olagarro solidarioen tailerra egingo dute Ipurua Merkatu Plazan zapatu honetan
2023/01/17
14:08
eta kitto!
Datorren zapatuan, urtarriak 21, kotoizko olagarroak egiten ikasteko tailerra egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan. Noupops elkarteko Cristina Peredak gidatuko du olagarro solidarioen ikastaroa, 16:30etik eta 18:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da gantxilloari edo kakorratzari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea. Plazak mugatuak dira, eta interesa dutenek 647 622 949 telefono zenbakira deitu beharko dute aldez aurretik. Izen-emateak 5 euro balio du. Norberak eraman beharko ditu kakorratzak (2 eta 2,5 zenbakikoak), artaziak, markatzailea eta galtzorratza. Noupops elkarteak jarriko ditu, berriz, beharrezkoak diren beste materialak. Tailerrean egingo diren olagarroak gaur goiztiarrei emateko izango dira.
Kotoizko olagarro txiki horiek, zeinen garroek emakumeen zilbor-hestea simulatzen duten, Neonatologiako unitateetan dauden haur goiztiarrak lasaitzeko balio dute. Haurtxoek olagarro txiki horiei heltzen diete, eta horrek lasaitasuna eta erosotasuna ematen die, eta horrek eragin positiboa du haien osasunean.